ASORNA

Nafarroako Pertsona Gorren Elkartea

Zerbitzuak - Zeinu Hizkuntza ZH

ZERBITZUAK

Zeinu Hizkuntza Saila

Gure lana



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Espainiar Zeinu Hizkuntzako (EZH-ko) departamentuak bi arlo lantzen ditu: zeinu hizkuntzaren irakaskuntza eta zeinu hizkuntzaren zein Gorren kulturaren hedapena.

Ikastaro desberdinak eskeintzen ditugu:

Gure ikastaro guztiek CNSE-ek (Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioak) ezarritako araudia betetzen dute EMEB-ri (Erreferentzi Marko Europar Bateratua-ri) jarraituz. Erakundeei zuzendutako ikastaroei dagokionez beharren araberako antolakuntza eskeintzen da (iraupena, edukiak...)

 

Gure esperientzia



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

2008an Nafarroako ZH irakaskuntzaren historiak 30 urte bete zituen. ASORNA izanik Foru Erkidegoan ikastaroak hizkuntza honetan eskaintzen dituen bakarra.

1976an, Jesús Ayerra, Pertsona Gorren Espainiako Konfederazioko ZH irakasle bat, garai hartan ASORNAko lehendakaria zen Carmen Igalen laguna, astebururo etortzen zen bere borondatez klaseak ematera. Ikasle kopurua murritza zen eta pertsona gorrekin harreman handia zuten. Madrilen ondoren, Nafarroa izan zen zeinu hizkuntza ikastaroak eman zituen lehen autonomia erkidegoa. Gerora Jose Miguel Ardanazek ordezkatu zuen. ASORNAk 1985eko material didaktiko zaharra dauka gordeta. Garai hartan “mimikako ikastaroa” izendatu zuten.

1994an “Vista” izeneko irakaskuntza metodoa aukeratu zen. Estatu Batuetatik hartu zen eta Espainiara eta gorren kulturara egokitu zuten. 1997an berritu zuten.

2000.urtean CNSE-k "Signar" deituriko irakaskuntza material berriak sortu zituen. Hiru maila ezberdinetarako liburu eta bideo edo DVDak dituena. Gainera, ZH irakasleen formazioa sustatu zuen. Honi esker irakaskuntzaren profesionalizatzea eman da, ondorioz kalitatea ere hobetu delarik.



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

2013. urtetik aurrera elkarteak espainiar zeinu hizkuntzaren irakaskuntzak Erreferentzi Marko Europar Bateratua EMEB), betetzen du, CNSE-k homologatuta eta CNSE fundazioaren materiala erabiliz.

 

Nori zuzendua dago?



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

ZHn komunikatzeko ikastaroak: Parte hartze irekia.

Neurrira eginiko ikastaroak: Entitate publikoei edo pribatuei.

Zeinu Hizkuntzaren eta Gorren kulturaren hedapena: Pribatua zein publikoa izan, pertsona gorren inguruan, euren hizkuntza, kultura, beraien irisgarritasun arazoen inguruan, e.a. sentsibilizazioa eta informazioa jaso nahi duen edozein entitateri.

Zeinu hizkuntza ikastaroak:



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Entzuleentzako ikastaroak:

EMEB betetzen dute eta gure hizkuntza ikasteko grina duen orori dago zuzendua.

Erakundeentzako ikastaroak:

EMEB bete dezakete edo erakunde pribatu zein publikoen beharren arabera prestatutako ikastaroak izan daitezke iraupen eta edukiei dagokionez.

Pertsona gorrentzako zein haien senideentzako ikastaroak:

Nafarroako Gobernuako diru-laguntza jasotzen dugu irakaskuntza honetarako eta %33-ko elbarritasun ziurtagiria (gorra izateagatik) duen edozein pertsonari eta haien lehenengo graduko senide edota tutore legalei zuzenduta daude.

Zeinu Hizkuntzaren eta Gorren kulturaren hedapena



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Liburutegia eta bideoteka: Gorren komunitateari buruz eta bere dinamika sozio-kulturalaren inguruan, zeinu hizkuntza produkzioak eta entzumen urritasunarekin zerikusia duten zenbait arlori buruzko material zehatza daukagu. Contamos con una selección específica de material sobre la Comunidad Sorda y la dinámica socio-cultural que la envuelve, producciones en lengua de signos, y aspectos relativos a la deficiencia auditiva.

Sentsibilizazio ekintzak: Eskoletan, institutuetan, unibertsitateetan, entitate publiko edo pribatuetan eta hezkuntza linguistikoarekin, urritasunekin edo zehazkiago Gorren Komunitateari buruzko ekitaldietan.

ZHn alfabetatzea, pertsona gorrentzako hezkuntza proiektu integralaren barruan.

Pertsona gorren heziketa bere garapen integrala kontutan hartzen duen ikuspegi batetik ulertzen dugu. Hots, haur gorrei eta hauen senideei ikusizkoa eta imintziozkoa den hizkuntza bat eskaini nahi diegu komunikazio tresna gisa. Eta baita pentsamendu tresna gisa ere, beste era bateko kognizio eta afektu mailako ikaskuntzak barneratzea baimenduko duena.

Gaur egun etorkinen fenomenoa, gizarte mailako apustu berri bat bezala agertzen zaigu. ASORNAtik gure esperientzia eskaintzen dugu, ZHren irakaskuntzaren bidez pertsona etorkin gorren eta euren senitartekoen integrazioa lortzeko. Izan ere, gehienetan euren herrialdeko Zeinu Hizkuntza soilik ezagutzen baitute.

Informazioa: Gorren komunitatearen inguruan edo beren hizkuntzaren inguruan zalantzaren bat baduzu, edo besterik gabe, aspektu zehatzen bat ezagutzeko jakin-mina baduzu, bisita gaitzazu duda-mudarik gabe.

Nola jarri harremanetan?



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Gehiago jakin nahi duzu? Sartu zaitez gure blogean!



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Gora joan

Castellano

Euskara

English

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Strict Web accesible 2011