ASORNA

Nafarroako Pertsona Gorren Elkartea

Nortzuk gara - ASORNAren historia

NORTZUK GARA

ASORNAren historia

ASORNAren sorrera eta ibilbidea



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

1955ean pertsona gorrek ez zuten egoitza propiorik eta Juan Olorón Serranoren, gerora ASORNAko lehen lehendakaria izango zenaren etxean biltzen ziren.

Pertsona gorren multzo hau, apurka-apurka elkartegintzan sartuz joan zen orduko Espainiako Gormutuen Federazioko lehendakariaren, Juan Luís Marroquínen, laguntzari esker. Honek elkartearen izen-ematearen kudeaketan, estatutuak egiten eta diru laguntzak eskatzen lagundu zuen.

1957ko martxoaren 5ean, elkarte izaera izatekoa zen eta estatutuak ezarri ziren 20 pertsonek parte hartu zuten bilera batean. Hamabost egunen buruan Gobernuak gaur egungo ASORNAren sorrera ontzat eman zuen “Nafarroako Gormutuen Elkartea” izenpean.

Elkarteak hiru aldiz aldatu du egoitza bere historian zehar gaur egun duen Iruñeko Udalak utzitako egoitzan finkatu arte.

Izen aldaketak eta estatutuak



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Ia berrogei eta hamar urte hauetan hiru izan dira ASORNAk izan dituen izenak. Lehena, aipatu dugun “Nafarroako Gormutuen Elkartea”, sorrerako izena. 1983an, aldatu eta “Nafarroako Gorren Elkartea” izena hartu zuen. Gaur egun duen izena, “Nafarroako Pertsona Gorren Elkartea”, 2004an jaso zuen.

Bestalde, 1957ko hasierako estatutuek hiru aldaketa jasan dituzte ondorenean: 1966an, 1983an eta azkena, 2004an, elkarteen inguruko legedietara egokitze aldera betiere, hasierako bere filosofiari eutsiz; pertsona gorren eskubideen defentsa eginez, hauen bizi kalitatea bultzatuz eta Zeinu Hizkuntza eta Gorren Kultura hedatuz.

Gora joan

Castellano

Euskara

English

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Strict Web accesible 2011