ASORNA

Nafarroako Pertsona Gorren Elkartea

Erankinak - Erabilerraztasuna

ERANSKINAK

Erabilerraztasuna

Irisgarritasuna



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

ASORNAn, Nafarroako Pertsona Gorren Elkartean, web-a irisgarria izateko konpromisoa hartu dugu. Hori dela eta, interfazea sortu dugu, ezgaitasuna edozein delarik ere, bertako edukiak ahalik eta erabiltzaile kopuru handienera heldu daitezen. Helburua, ahal den neurrian irisgarritasun unibertsala erraztea da. Horretarako, web orrialdea sortzerakoan W3C-k ezartzen dituen eta WAI 1.0 Irisgarritasun Irizpideak jarraitzen dituzten teknologia estandarrak erabili ditugu, AAA irisgarritasun mailari dagozkion irizpideak bete nahian.

Orrialdea, edukietara modu errazean heltzeko diseinatu dugu, web maparen egitura bera menu nagusia delarik. Horrela, aipatutako menuan agertzen diren botoietatik at, ez dago gehiago nabigatzerik.

Bideoak



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Bideoa ikusteko, ActiveX aktibatzeko baimena ematea gomendatzen dugu, nabigatzaileak hala eskatzen duenean.

Bideoa ongi ikusiko ez balitz edo nahita, nabigatzaileari era horretako edukiak kargatzeko baimenik emango ez balitzaio, bideoak beste era batera kargatu ahal izateko lotura jarri dugu.

Bideo hauek, web orrialdean sartuta daudenak baino tamaina handiagoa dute eta erabiltzen dugun sistema eragileari dagokion erreproduzigailuarekin ikusteko kargatuko ditugu. Era honetan, edozein erabiltzailek, web orrialdeko bideoak ongi ikusten dituztenak barne, nahi duenean tamaina handiagoan ikusi ahal izango ditu.

Teklatuko lasterbide kontrolak



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Teklatuko lasterbideak jarri ditugu, zenbait erabiltzaileren nabigazioa azkarragoa izan dadin. Lasterbide hauek erabiltzeko, gure nabigatzaileari dagozkion tekla konbinaketak erabili beharko ditugu. Hona hemen zenbait adibide:

Gaituta dauden teklatu lasterbideak



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Informazio hau errazteko, ondoren aurkezten dugun zerrendaz gain, teklatuko lasterbideen inguruko informazioa menuan dauden loturen gainean, mugikor azalduko da, sagua gainetik pasatzerakoan.

Gaituta dauden teklatu lasterbideak hauek dira:

BEREZIAK:

Lasterbide hauek, sagurik gabe nabigatzen dugunean edo pantaila-irakurgailuarekin ari garenean, dira bereziki baliagarriak.

Testuaren tamaina



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Interneteko nabigatzaile estandar guztietan, orrialdeko elementuen tamaina handitzeko edo txikitzeko aukerak daude. Lehendik zegoen testuaren tamaina soilik handitzeko aukera eskaintzeaz gain, gero eta nabigatzaile gehiagok dute orrialde osoaren bisualizazioa handitzeko aukera. Erabiltzen dugun nabigatzailearen eta bere bertsioen eguneratzearen arabera, aukerak aldatu egingo dira. Informazio horren berri izateko nagibatzaile bakoitzak eskaintzen duen “laguntza” erabiltzea gomendatzen dugu.

Orrialde-estiloa



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Web orrialdea diseinatzerakoan, letren tamaina, koloreak, diseinu-elementuak, e.a. bisualizazio estilo zehatz batean ezarri dira. Hala ere, erabiltzaile batzuk web orrialdearen estiloa desgaitzeko aukera egotea nahi izanten dute edo hala eskatu ohi dute.

ASORNAren orrialdeak, bere egiturako edukiak mantenduz, aipaturiko desgaitze hori ahalbidetzen du.

Orrialdearen estiloa desgaitzeko modua ere, nabigatzailearen eta bertsioaren arabera, ezberdina izango da.

Gora joan

Castellano

Euskara

English

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Strict Web accesible 2011